Zure jatorrira bidaia

Zatoz Euskal Herrira eta ezagutu itzazu zure sustraiak

Bisita pertsonalizatua antolatu eta zure arbasoen baserriraino eramango zaitugu, haiek bizi izan ziren herrietan zehar ibiliko zara, paisaia eta ohiturez gozatuko duzu eta senide berriak ezagutuko dituzu.

Zure bidaiarik pertsonalena

(Aurrekontua eskatu)

Behin ikerketa liburu batean bilduta duzula, gidari aditu batek zure arbasoen baserria ikustera eramango zaitu. Haiek bizi izandako herriak ezagutuko dituzu, paisaiaz, ohiturez eta gastronomiaz gozatuko duzu eta senide berriak ezagutzeko aukera izango duzu.

Eta nahi baduzu, bizipen berdingabe hau bidaiaren ikus-entzunezko erreportaje batekin osatu dezakezu. Eta hala nahi baduzu, geu arduratuko gara hegazkin bidaiez eta ostatu emateaz ere.

Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


  • “Nire aurretikoek mendez-mende Nafarroa eta Gipuzkoan zehar egin zuten ibilbide bera egiteak gure sustraiekin bat egitea ekarri digu”.

    — ITZIAR eta JON, Bartzelona
  • “Hemen bizi arren, konturatu naiz ez nuela ondo ezagutzen nire senideen bizilekua, euren bizimodua eta euren gaur arteko historia. Eskerrik asko".    
    — AITZIBER, Lekeitio
  • “Betidanik amestu izan dut nire amamaren lurraldera etortzea. Euskal Herria ezagutzea nire bizitzako oparia izan da".

     
    — SOFÍA, Argentina

Nori zuzendua

Hiru belaunaldi atzeragora arte, gutxienez abizen euskaldun bat duten guztiei.
Berdin dio non jaioak diren eta non bizi diren: Euskal Herria, euskal diaspora, ondorengoak… Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.
Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.
Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak…

Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.

Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.

Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak.

Nola kontrata dezaket bidaia bat?

  1. 1
    Zure ikerketa genealogikoa kontratatzea da lehen urratsa, guk liburu esklusibo batean bilduko dugu eta berau eskura izango duzu Euskal Herrira zatozenean. Ikerketa hasi eta 60 eta 90 egun bitartean entregatuko dizugu liburua.
  2. 2

    Bidaia proposamena

    • Ikerketa bukatutakoan zure neurrira diseinatuko dugu ibilbide bat eta gidari eskarmentudun batek lagunduko dizu, zure familiaren etorkiaren eta ingurunearen ezagutza historikoa duen batek, alegia. Ibilaldi horrek mendeetan zehar zure arbasoak bizi izandako tokiak, inguruak eta baserriak barne hartzen ditu
    • Parte hartzeko jarduerak proposatzen dizkizugu urte sasoiaren eta zonaldearen arabera (mahats-biltzea, ardo eta txakolin dastatzea, odolkigintza, pilota partidak, arrantzaleekin itsasoratzea…).
    • Zure asabak bizi izan ziren inguruko gastronomia dastatu eta landetxeetan ostatu hartu ahal izango duzu.
    • Gure ibilbide proposamena bidaliko dizugu zer interesatzen zaizun erabaki dezazun eta ibilbidea zehaztu dezagun.
  3. 3

    Aurrekontua

    Aurrekontuak barne hartzen ditu gidaria, otorduak eta Euskal Herrian zehar egindako ibilaldiak, eta hala nahi baduzu, ostatu hartzea eta zure jatorrizko tokitik etortzea eta hara itzultzea.

  4. 4

    Ordaintzeko erak

    • Ikerketa eta liburua. Guk eskatzen dizkizugun zure familiari buruzko datuak bidaltzen dizkiguzunean, %50 ikerketa hasi aurretik ordaindu beharko duzu. Kontu zenbaki bat emango dizugu ordainketa egin dezazun. Ikerketa amaitutakoan, hala jakinaraziko dizugu gainerako %50a ordain dezazun.
    • Ibilbidea zure sustraietan barrena. Ibilbidea zehaztu eta kontratatu ondoren, zurekin batera adostutako aurrekontu pertsonalizatuaren diru sarrera egingo duzu guk emango dizugun kontu zenbakian.