Pribatutasun politika

Pribatutasun politika honen xedea honako hau da: webgune honekin lotutako zerbitzuen bidez sarbidea dugun izaera pertsonaleko datuak nola babesten, tratatzen eta norbereganatzen diren jakinaraztea, horrela askatasunez erabaki dezazun espresuki prestatutako inprimakien bidez zure datu pertsonalak eman nahi dituzun. Halaber, Pribatutasun Politikak zuk iraganean webguneaz kanpo emandako eta webgunearen edukiekin zerikusia duten datu pertsonalen tratamendua erregulatzen du, baita gerora eman ditzakezunenak ere Politika honi dagozkiolarik, beti ere zuk datuak ematerakoan espresuki onartutakoarekin kontraesanik ez baldin badago, onartutakoa beti izango baita errespetatua.

Interesatuak emandako datuak soil-soilik eta esklusiboki erabiliko dira prozeduran aurreikusitako helburuetarako edota dagokien jarduerarako. Aipaturiko datuak ezergatik ere ez dira bestelako asmoz erabiliko ez besteri emango zaizkio, dagokionaren baimen erabatekoarekin ez bada.

Webgunera sartzeak eta beronen erabilerak esan nahi du oso-osorik onartzen duzula eta zeure burua bahartzen duzula Pribatutasun Politika honek barne hartzen dituen kondizio eta baldintzak goitik behera betetzera; baita Lege-oharrean, Erabilpen Baldintzetan, Cooki-en Politikan, eta hala balegokio, Kontratazio Baldintza Orokorretan edo Partikularretan zehazten diren beste edozein zerbitzuren baldintzak betetzera ere; dokumentu hauek guztiek osatuko dutelarik Legezko Testu aplikagarria.

Webgunearen zerbitzuaren prestazioak iraupen mugatua du, hots, webgunera bertara edota bere bitartez ematen den zerbitzuren batera konektaturik zauden denbora, alegia; hortaz, webgunea erabiltzeko asmoa duzun bakoitzean arretaz irakurri behar dituzu aipaturiko Legezko Testuak, izan ere hauek aldaketak jasan baititzakete legegintza eta jurisprudentzia eskakizunak eta berrikuntzak edota negozio beharrak direla eta.

Pribatutasun Politika hau baliozkoa izango da webgune honetarako edota Sozietatearen beste zerbitzu batzuetarako ateratako datu pertsonaletarako. Aitzitik, baldin eta zuk webgunean egin beharreko erregistroa edo elkartzea sare sozial, bat-bateko mezularitza zerbitzu, sare edo antzerako sistemaren batez egingo bazenu, sare edo sistema horiei baimena emango zenieke Sozietateari datuak eman diezaizkioten, baina beti ere sare edo sistema horien Pribatutasun Politikari jarraituz; horregatik, zeure erantzukizuna da aipaturiko politika kontsultatzea zure baimena eman aurretik.