Ekitaldi berezi bat antolatzen lagunduko dizugu
Oparirik onena gaituzu gertakari berdingabeetarako (familia urteurren, urtebetetze, despedida, erretiro hartze, enpresa ekitaldi…).
Hurbildu zure historia aldamenekoei
Ikerketa zure liburuan bilduta dago. Maiteen dituzunekin partekatu nahi al zenuke? Eta hain opari esklusiboa aire zabalean egindako otordu batean entregatuko bazenu?
Enpresa ekitaldi bat zergatik ez bihurtu zerbait bereziagoa?
Deialdia eta ekitaldiaren aurkezpena antolatuko ditugu eta behar dituzun zure familia liburuaren kopiak eskainiko dizkizugu.
Nori zuzendua
Hiru belaunaldi atzeragora arte, gutxienez abizen euskaldun bat duten guztiei.
Berdin dio non jaioak diren eta non bizi diren: Euskal Herria, euskal diaspora, ondorengoak… Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.
Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.
Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak…
Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.
Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.
Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak.
Nola kontrata dezaket ikerketa genealogiko bat?
- 1
Zure ikerketa genealogikoa kontratatzea da lehen urratsa, eta guk liburu esklusibo batean bilduko dugu. Ikerketa hasi eta 60 eta 90 egun bitartean entregatuko dizugu liburua.
- 2
Ekitaldi proposamena
Zure ideiak entzungo ditugu eta gure proposamena helaraziko dizugu bilatzen duzunaren arabera: non ospatu familiarteko, lagunarteko edo lankide arteko elkartze hori, barruan edo aire zabalean, dekorazioa, musikaz girotzea, ekitaldiaren aurkezpena komunikazio munduko profesional baten eskutik eta zure familia liburuaren entrega. Zeuk aukeratuko duzu guk zeren ardura hartuko dugun.
- 3
Aurrekontua
Aukeratzen duzunaren arabera, zeure neurrira diseinatuko dizugu aurrekontua.
- 4
Ordaintzeko erak
- Ikerketa eta liburua. Guk eskatzen dizkizugun zure familiari buruzko datuak bidaltzen dizkiguzunean, %50 ikerketa hasi aurretik ordaindu beharko duzu. Kontu zenbaki bat emango dizugu ordainketa egin dezazun. Ikerketa amaitutakoan, hala jakinaraziko dizugu gainerako %50a ordain dezazun.
- Elkartzea. Behin zure elkartze pertsonalizatua kontratatu ondoren, adostutako diru kopurua guk emango dizugun kontu zenbakian sartu beharko duzu.
Parekatu gai hau
Share on Facebook Share on Twitter