Elkartze ahanztezina

Ekitaldi berezi bat antolatzen lagunduko dizugu

Oparirik onena gaituzu gertakari berdingabeetarako (familia urteurren, urtebetetze, despedida, erretiro hartze, enpresa ekitaldi…).

Hurbildu zure historia aldamenekoei

Ikerketa zure liburuan bilduta dago. Maiteen dituzunekin partekatu nahi al zenuke? Eta hain opari esklusiboa aire zabalean egindako otordu batean entregatuko bazenu?
Enpresa ekitaldi bat zergatik ez bihurtu zerbait bereziagoa?

Deialdia eta ekitaldiaren aurkezpena antolatuko ditugu eta behar dituzun zure familia liburuaren kopiak eskainiko dizkizugu.

Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


[recaptcha class:captchaResponsive]

Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


[recaptcha class:captchaResponsive]

  • “Gure amonak hiru pertsona itxaroten zituen urtebetzetzea ospatzeko eta 20 elkartu gara. Txistulariak, aurreskua eta liburua. Lasai hil naiteke” esan zigun.

    — MAITE, Zaldibia
  • “Antoniori bulegokideek bere familia liburua oparitzea erretiroa hartzen duen egunean… ideia zoragarria!”

    — JOSEBA, Iruñea
  • “Sekula bildu gabeak ginen gorostizatar guztiok, baina orain badakidanez, geure historia kontatu nahi diet! Oso elkartze berezia…”

    — JOSUNE, Zarautz

Nori zuzendua

Hiru belaunaldi atzeragora arte, gutxienez abizen euskaldun bat duten guztiei.
Berdin dio non jaioak diren eta non bizi diren: Euskal Herria, euskal diaspora, ondorengoak… Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.
Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.
Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak…

Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.

Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.

Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak.

Nola kontrata dezaket ikerketa genealogiko bat?

  1. 1
    Zure ikerketa genealogikoa kontratatzea da lehen urratsa, eta guk liburu esklusibo batean bilduko dugu. Ikerketa hasi eta 60 eta 90 egun bitartean entregatuko dizugu liburua.
  2. 2

    Ekitaldi proposamena

    Zure ideiak entzungo ditugu eta gure proposamena helaraziko dizugu bilatzen duzunaren arabera: non ospatu familiarteko, lagunarteko edo lankide arteko elkartze hori, barruan edo aire zabalean, dekorazioa, musikaz girotzea, ekitaldiaren aurkezpena komunikazio munduko profesional baten eskutik eta zure familia liburuaren entrega. Zeuk aukeratuko duzu guk zeren ardura hartuko dugun.

  3. 3

    Aurrekontua

    Aukeratzen duzunaren arabera, zeure neurrira diseinatuko dizugu aurrekontua.

  4. 4

    Ordaintzeko erak

    • Ikerketa eta liburua. Guk eskatzen dizkizugun zure familiari buruzko datuak bidaltzen dizkiguzunean, %50 ikerketa hasi aurretik ordaindu beharko duzu. Kontu zenbaki bat emango dizugu ordainketa egin dezazun. Ikerketa amaitutakoan, hala jakinaraziko dizugu gainerako %50a ordain dezazun.
    • Elkartzea. Behin zure elkartze pertsonalizatua kontratatu ondoren, adostutako diru kopurua guk emango dizugun kontu zenbakian sartu beharko duzu.