Ikerketa taldea

Eskarmentu handiko historialari eta dokumentalistak

ETBko “Todos los apellidos vascos” eta “Origen” saioen atzean dagoen lantaldea gara. Zure iragana arakatzen dugu, zure familia urteetan zehar markatu duten historia txikiak berreginez. Ez dugu soilik izen-abizen eta tokien zerrenda egiten. Gure ikerketak zure biografia partikularra kontestu historikoan kokatzen lagunduko dizu.

Arreta zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen dugu ikerketa prozesu osoan eta prest gaude zure eskakizunei erantzuteko. Hau guztiau azken emaitza zu bilatzen ari zarenaren neurrikoa izan dadin.

Maite Ibáñez

Historialaria naiz eta esperientzia handia dut euskal artxiboetan ikertzen. Eusko Jaurlaritzarentzat Ondare lan batzuen autorea izan naiz eta zenbait liburu idatzi ditut Euskal Herriko historia modernoaz eta garaikideaz. Ikus-entzunezkoen arloan ETBk emandako Todos los Apellidos Vascos eta Origen saioak zuzendu ditut.

Maite Esparza

Kazetari eta kontalari bokazioz, hogei urtetik gora daramatzat Bilbo, Bartzelona eta Iruñetik historiak kontatzen, erreportari, zutabegile, eta dokumentalen eta ETBk emandako Todos los Apellidos Vascos eta Origen saioen aurkezle eta gidoilari lanetan. Kontakizun laburren liburu bat eta zenbait dibulgazio lan ere publikatuak ditut.