Aurkitu zure jatorria

Bizi esperientzia berdingabe bat zure sustraiak ezagutuz

Zain dituzu zure familiaren historia markatu zuten gertakaririk aipagarrienak: zure arbasoen jatorria, bizi izan ziren baserria, norekin eta zer adinetan ezkondu ziren, zenbat seme-alaba izan zituzten, beren ondasunak, beren ondarea, izan zituzten langintzak, mundu berrira bidaiarik egin ote zuten, gerra eta erbesteratzea… Nondik zatozen jakingo duzu.

Zure familiaren historia liburu esklusibo batean

Zure iraganaren kontaketa bikaina dokumentu, argazki eta zuhaitz genealogikoarekin

Zure familiaren historian sakonduko dugu, era guztietako artxiboetan dauden dokumentuak arakatuz zure historia idazteko, eta zure familiaren argazkiz, jatorrizko dokumentuz eta zure zuhaitz genealogikoaz ilustratuko dugu.

Zure jatorriaren ikerketa historiko eta dokumentatua.

Aurkitu gehiago

Zure jatorrira bidaia

Zatoz Euskal Herrira eta ezagutu zure sustraiak. Bisitaldi pertsonalizatua antolatuko dizugu eta zure aurretikoen baserriraino eramango zaitugu, haiek bizi izan ziren herrietan zehar ibiliko zara, paisaiaz gozatu eta senitarteko berriak ezagutuko dituzu.

Aurkitu gehiago

Elkartze ahanztezina

Ekitaldi berdingabe bat antolazen lagunduko dizugu. Oparirik onena gaituzu gertakari handienetarako (urrezko eztei, urtebetetze, erretiro hartze, enpresa ekitaldi…) zure familiaren ikarketaren emaitzak hurbilekoekin partekatu ditzazun: senide, lagun, lankide…

Aurkitu gehiago