Zure familiaren historiaren liburua

Ikerlan zehatza eta dokumentatua edizio esklusiboan

Oparitu lan aparta eta pertsonalizatua

Ulertu ezazu nor zaren eta nondik zatozen. Aurkitu ezazu zure nortasuna zure familiaren historia bildu ez ezik kontestu historikoan kokatzen duen liburu baten orrialdeetan.

Zure liburua zurezko edizioan
(1.900 eurotik)

Eliz-artxibo eta erregistro zibiletan bilduta dagoen zure arbasoen gaineko informazio guztia, noiz jaio ziren, norekin ezkondu ziren, izan zituzten seme-alabak, non bizi izan ziren eta non hil. Zure historiaren kontakizuna zuhaitz genealogiko bati eta zure asaben ibilbide geografikoaren mapa bati lotua. Eta hau guztia argazki, osagai grafiko, eta zure asabak azaltzen diren dokumentuen aipamen eta erreprodukzioekin. Informazio baliotsu honen kontakizuna gure nortasunaren ikurretako bat den haritz-zurezko azalez koadernatua izango da, eta bertan grabatuko da zure abizena.

Aurrekoaz gainera, agian ikerketa sakonagoa interesatuko zaizu, artxibo espezializatuagoetan oinarritutakoa, alegia: Indietakoan, militarretan, foraletan, protokoloenetan… Honek zure familiaren historia aberastu ez ezik, zure arbasoen alde ezkutuak argitara ekarriko dizkizu, beren gerra-kontuak, erbesteratzeak eta emigrazioa, testamentuak, auziak, dueluak, lanbide ezezagunak, balizko kaparetasunak… agian baita zure abizenaren lehen oinetxea ere. Hala balitz, kontsulta iezaguzu ikerketa honen tarifa, eta zure liburuaren edukia aberastu egingo genuke.

Gainera zure senideentzako zenbait ale editzatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, formatu berean eta haritz-zurezko koadernazio pertsonalizatuarekin.

Zure liburua zeuretzako eta senideentzako oparia denez, oso packaging berezi batean eskuratuko duzu.

Formatua 30 x 30 cm. Kolorez inprimatua. Haritz-zurezko azala zure abizenarekin eta Zure Euskal Abizenak delako ilustrazioa laserrez grabatua.

Aurkitu zure arbasoen historia honako hauen eskutik…

  • … ikertzaile talde bat, historialari zorrotzak
  • narrazio eta kazetaritza esperientziadun autore bat
  • … dokumentu historikoak, jatorrizko erreprodukzioak: jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-agiriak, testamentuak, fogerazioak, polizia erroldak, auziak, kaparetasun espedienteak…
  • … argazkiak
  • zure familiaren ibilbide geografikoa mendeetan zehar
  • … zuhaitz genealogikoa
  • zure abizen eta sustraien gaineko kontaketa pertsonalizatua.
Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


[recaptcha class:captchaResponsive]

Lortu ezazu esperientzia pertsonalizat bat

Bete hurrengo inprimakia informazio gehiago eta aurrekontua eskatzeko.




Zure familiaren historia liburu bateanZure jatorrira bidaiaElkartze ahanztezina


[recaptcha class:captchaResponsive]

  • “Nire amaren familiako enbildarren haria aurkitzeak zirraraz bete nau! Mila esker hainbetse maitasunez burututako ikerketagatik”.

    — PLÁCIDO DOMINGO, Madrid
  • “Txundigarria da liburuan duela mende batzuetako nire arbasoak azaltzen diren dokumentuak ikustea…”.

    — IRUNE, Gernika
  • “Gure aitonari gerra zibilean zer gertatu zitzaion jakiteak lasaitasun handia ekarri digu”.

    — ASIER, Guardia

Nori zuzendua

Hiru belaunaldi atzeragora arte, gutxienez abizen euskaldun bat duten guztiei.
Berdin dio non jaioak diren eta non bizi diren: Euskal Herria, euskal diaspora, ondorengoak… Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.
Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.
Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak…

Pertsona bakarra nahiz familia osoa izan daiteke bere sustraiak ezagutzeko interesa duena.

Baita pertsonaren baten genealogia ikertu nahi duen enpresa edo erakunderen bat.

Edota ikerlan genealogikoren baten premia duten profesionalak: testamenu arazoak, ondasunak, ziurtagiriak.

Nola kontrata dezaket ikerketa genealogikoa?

  1. 1

    Eskatu informazioa

    Bete webeko inprimakia datu hauekin:

    zure lehen zortzi abizenak
    zure guraso, aitona-amona eta birraitona-amonen izenak eta jaioterriak.

  2. 2

    Arreta pertsonalizatua

    Historialari taldeak lanari ekingo dio bidalitako datuekin, eta 30 eguneko epean,zurekin harremanean jarriko da ikerketaren nondik norakoaren berri emateko.

  3. 3

    Ikerketaren nondik norakoak

    Gure historialariek artxibo publikoetara jotzen dute zuzenean. Informazioa landu eta ondorioak ateratzen ditugu. Familiaren materiala eskatuko dizugu (argazkiak, aipamenak, idazki pertsonalak, etab.) liburua diseinatzen hasteko.
    Eliz-artxibo eta erregistro zibiletan dagoen zure arbasoei buruzko informazio guztia bilduko dugu, zuhaitz genealogiko bati lotuko diogu eta argazkiz, familia aipamenez eta zure asabak agertzen diren dokumentuen erreprodukzioez ilustratuko dugu liburu batean.

  4. 4

    Aurrekontua

    Aurrekontua eskatu.

  5. 5

    Ordaintzeko erak

    • Behin guk eskatutako zure familiari buruzko datuak guri bidalitakoan, aurrekontuaren 50% ordaindu beharko diguzu ikerketa hasi aurretik. Horretarako, kontu zenbaki bat emango dizugu. Ikerketa bukatutzat jotakoan gainerako 50% ordaindu beharko duzu. Bigarren ordainketa hau burututakoan zuk adierazitako helbidera bidaliko dizugu liburua.
    • Aurrekontu pertsonalizatuen kasuan, aurrez jakinaraziko da sartu beharreko kopurua.