Erabilera baldintzak

Segurtasuna

Webgunea erabiltzean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Tus Apellidos Vascos eta gainontzekoen irudia, interesak eta eskubideak ez dituela kaltetuko, edota ez duela kaltetuko,
erabilezin bihurtuko ez gainkargatuko webgunea, eta ez duela eragotziko, edozein modutan, webgunearen erabilpen normala.

Zure Euskal Abizenak-ek bidezko segurtasun neurriak hartzen ditu birusen existentzia detektatzeko. Hala ere, erabiltzaileak kontziente izan behar du sistema informatikoen segurtasun neurriak Interneten ez direla guztiz fidagarriak, eta hortaz, Zure Euskal Abizenak-ek ez duela bermatzen birusen existentziarik eza, ezta ere erabiltzailearen sistema informatikoetan (software eta hardware), edota bertako dokumentu elektroniko eta fitxategietan alterazioak eragin ditzakeen
beste elementurik ez egotea.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak

Webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak, haien diseinua, nabigazio egiturak eta barnean dauzkan elementuak Sozietatearen jabetzakoak dira, eta berari dagokio horien esplotazio eskubideen erabilpen esklusiboa edozein eratara, eta batez ere erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideak, Espainiako eta Europako araudi aplikagarrien arabera.

Erabilera baldintza hauen bidez ez zaio inori ematen jabetza intelektual edo industrialeko ezein eskubide webgune honen gainean ez berau osatzen duten osagaien gainean, eta espresuki debekaturik ditu erabiltzaileak osagaiok erreproduzitzea, eraldatzea, banatzea, komunikazio publikoa, besteren esku jartzea, erauztea, berrerabiltzea, berbidaltzea edota edozein eratako erabilera, edozein bitarteko edo prozeduraz, salbu legeak hala baimentzen duen kasuetan edo Zure Euskal Abizenak-ek idatziz espresuki zilegitzen duenean.

Erabiltzaileak ezingo du bereganatu, ez bereganatzen saia daiteke, webgune honetan eskaintzen diren edukiak, kasu bakoitzean bere eskura jarri diren edota hala adierazi zaion bitarteko eta prozedurez izan ezik. Erabiltzaileak une oro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bere edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, zeinen titularra Zure Euskal Abizenak edota beste diren.

Estekak

Zure Euskal Abizenak-ek bere webgunean besteren web orriren baten esteka sartzeak ez du esan nahi besteren webgunearekiko, haren edukiarekiko eta erabilerarekiko inolako erantzukizunik hartzen duenik bere gain, ezta ere webgune horrek eskaintzen dituen produktu edota zerbitzuekiko. Hortaz, komenigarria da erabiltzaileak webgune horietan nabigatzen duenean, bertako zehaztapenak, baldintzak eta politikak kontsultatzea.

Webgune honi atxikitako hiperestekak baldintza hauekin erabili ahal izango dira: (1) ezingo du webgunearen edukiaren inguruan inolako markorik ez nabigatzaile ingurunerik ez ertzik sortu; (2) ezingo du aditzera eman Zure Euskal Abizenak-ek onesten dituenik erabiltzaileak hiperesteka ipinitako webgunean eskuragarri dauden produktuak eta zerbitzuak; (3) ezingo da ipini legez kanpoko edukirik daukan ezein webgunetan, ez delitua izan daitekeenetan ez eragin lezakeenetan, ezta ere araudia urra dezakeenetan. Erabiltzailea bera da hiperesteka hauen erantzule bakarra eta Zure Euskal Abizenak-ek hiperestekak ezabatzea eskatzeko eskubidea erreserbatzen du.